Sinopsia

Ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du. Hartutako kolpearen ondorioz, ikaskideen artean diziplinarik eza hedatuko da: batzuk lur jota geratuko dira, beste batzuek eskola utziko dute… Neskaren irakasleek zer egin ez dakitela begiratuko diete gertaerei.

Maite den norbait hil ondoko doluaz arituko gara, eta dolu prozesu hori egoki gainditzearen garrantzia azpimarratuko dugu.

Ikuspegia zabaldu eta gazteek bizitzan bat-batean jasan ditzaketen beste galera batzurekin osatuko dugu istorioa: lehen porrotak maitasunean, norbere jatorrizko hiri edo herrialdetik atera beharra, gurasoen banantzea, nerabezaroko aldaketa fisiko eta emozionalak… galera esanguratsuak guztiak ere, benetako dolu-prozesu batetik igaroko balira bezala gainditu beharko dituztenak.