MATERIAL DIDAKTIKOA S@REbegian





Atzera itzuli

 

1. Sarrera.

Gida honetan gaia ikuspuntu ezberdinetatik landuko dugu. Gai hauetan jardungo gara batez ere:
- Bideojoko batzuk jokabide bortitz eta intoleranteen eskola bezala, gazte askoren artean errealitatea eta birtualitatearen arteko benetako nahasketa eragiten dutenak.
- Gazte batzuk beraien blog pertsonalean bisita gehien lortzeko daukaten obsesio eta konpetibitatea; ondorioz batzutan Sarean datuak jartzerakoan ez dute behar den besteko zuhurtzia izaten eta azkenean informazio hori euren kontra bueltatu daiteke.
- Pantailen “alde ilunaren” inguruan hausnartuko dugu, “nor dago pantailaren beste aldean?”... Beti dago norbait, sarritan gureak ez diren interesak dituena; interes komertzialak, sexualak edo kontrolezkoak. Beste aldetik datozten mezuak askotan ez dira kaltegabekoak, beraz intentzioak eta mezuen eta informazioaren kalitatea aztertu eta bereizteko gai den espiritu kritikoa garatu behar dugu.
- Jazarpen mota berezi bat azpimarratuko dugu, sarean gazteen artean ematen dena: Ciberbullying-a. Fenomeno honen bidez sarean jazarpena eragiten dutenekin bat egiten duten konplize anonimoen kopurua ikaragarri ugaritzen da sare sozialei esker. Honi aurre egiteko gomendioak proposatuko ditugu, salatzeko orduan bakarrik sentitu ez gaitezen.
- Sexua sarean: Honen inguruko hausnarketa ere egingo dugu, nerabeek egiten duten erabilera aztertuz.
Eztabaidagai jarri nahi ditugun ikuspuntuak osatzeko pertsonaia bezala pantailetara bereziki kateatuta dauden hiru gazte aukeratu ditugu. Hau ez da gazte gehienak horrelakoak direla uste dugulako, eztabaida irekitzeko orduan joku gehiago ematen digutelako baizik. Egoerak muturrera eramaten baditugu antzerki-jokoa indartuta ateratzen da. Pantailetara “kateatzeko” hiru era ordezkatzen duten hiru pertsonaia aukeratu ditugu:
• Sareko jolasetara eskegita dagoen neska bat, errealitate pertsonala eta birtuala –jolasean bizi duena- nahasteraino, bere errealitatearekiko interesa galduz. Jolasetik eliminatzen dutenean zorigaiztoko sentitzen da eta bizitza normala eramateko interes eta motibazio guztia galtzen du. Game Over.
• Mutiletako bat ez da gai bere nortasuna eta irudia onartzeko eta txateatzerakoan profil faltsuekin agertzen du bere burua. Emakume papera hartzea atsegin du eta neskekin txateatzea benetako neska bat balitz bezala. Gurasoek etxean bera zelatatzeko kamarak jarri dituztela somatzen du. Ilargi Zurbil da.
• Azkena bakartia eta asoziala, besteekin dituen harremanak Sarera mugatzen dira. Sexu txatetara kateatuta dago. Gutxietsia sentitzen da bere ustez mundu guztia bere aurka dagoelako, baina Sarean erregea da eta ez dauka arazorik, eta berak jasotzen duen mespretxua bueltatu dezake biktima izateari utzi eta jazartzaile birtual bihurtuz.

2. Nola erabili gida didaktikoa.

Aipatu denez, “S@REbegian” gida antzerki-laneko laguntza didaktikoa da. Lana gaurko gazteek antzezten dute. Erraza da beraien lekuan jartzea; batez ere duten harremantzeko era, estetika, hizkerarengatik,….
Proposatuko dugun metodologia taldea irakaste-ikaste prozesuaren protagonista bezala onartzean oinarritzen da. Banakotasunetik abiatuta taldeka ikastean datza baina bizipenak, pentsamenduak eta emozioak partekatuz. Gidarekin praktikatzeko topaketarako, gogoz entzuteko, laguntzeko, emateko, eta batik bat, ondo pasatzeko aldez aurretiko jarrera eduki behar dugu. Jarrerak aldatu nahi ditugu eta onena zera da: gure umore begirunetsutik eta entretenimendutik abiatzea gure barrena eta inguruan duguna begiratzeko (familia, lagunak, ikaskideak, gure mundua, eta abar).
Orientazio teorikoekin bat datozen ariketa praktikoak proposatuko ditugu. Hauek antzerki-lana ikusi ondoren egingo dira. Halere, lana ikusi aurretik, parte hartu behar duten pertsonak maila intelektual eta emoziozkoan prestatu behar ditugu. Gai, kontu eta erabili behar dugun metodologian sartu behar ditugu. Horretarako, ikuskizuna ikusi aurreko ariketa planteatuko da. Behin amaituta, “S@REBEGIAN” lanaz gozatuko dugu.
Antzerki aretotik sentsazio desberdinekin aterako gara, ikusle bakoitzak berak sentitutakoak. Parte hartzaile bakoitzak poza, angustia, tristura, antsietatea, solidaritatea, atsegina, poztasuna, … biziko du, norbere bizipenaren arabera. Gida osatzen duten jarduerei ekin orduko prozesu hori kontuan izan beharko da. Hori dela eta, pasarteak, zer adierazi digun, nola bizi dugun, zer ekarri digun burura,… komentatzeko klaseko saio bat erabiltzea interesgarria da. Pausu hori garrantzitsua da, emoziozko tarte bat utzita (ahaztu gabe emozioak beti gurekin izango direla) kontu horiez guztiez hausnartu ahal izateko.

Atzera itzuli