Atsoak Dantzan

SINOPSIA

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza, txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bata gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zahar horietako bat.

Itxuraz makalak dira, baina noranahi doazela sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta beren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu guztiaren aurrean.

Publiko orori zuzendutako kale-ikuskizun komikoa. Euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daiteke.

Oraindik ametsak betetzeke dituzten adineko pertsona zoriontsuei omenaldia den ikuskizuna.

Umore sozialeko ikuskizunaren kartela - Atsoak Dantzan
  • Generoa: Komedia
  • |
  • Publikoa: Guztientzat
  • |
  • Formatua: Kalea edo Aretoa
  • |
  • Hizkuntzak: Gaztelania edo Euskara
  • |
  • Iraupena: 60 minutu

Aurkezpena

Gero eta gehiago dira "hirugarren adina" deiturikoan taldekatzen diren pertsonak. Pertsona asko kezkatzen dira: "Zer egingo dugu haiekin? Non sartuko ditugu?" Errealitatea da, goranzko joera duen talde sozial horrek boto asko eta politikarientzako buruhausteak ekartzen dituela.

Gizarte modernoetan adinekoek beren eginkizuna galdu dute, jada ez dira ez produktiboak ezta dinamikoak ere eta, beraz, ez daukate garrantzirik, beren ahotsa ez da entzuten eta beren gorputzak agian ikusezin bihurtzen dira zahar-etxetan bilduta.

Gure adineko asko armairuaren hondora baztertutako traste zaharrak bezala sentitzen dira, nahi gabeko bakardadea mamurtzen eta ilusioen eta proiektuen aurrean amore ematen. Mendekotasun-sentimenduak hauskor bihurtzen ditu eta horietako asko abandonuarekin obsesionatzen dira.

Baina badira beste emakukme eta gizon zahar batzuk ere, zoriontsuak, oraindik ere ametsak dituztenak, mundua konkistatzeko prest betiko biziko direla diotenak, garaiezinak eta trufariak, bizitzari iseka egiten diotenak, bizitza trago luzetan edanez. Horiei guztiei omenaldia egin nahi diegu, ahotsa emanez eta bere zaharrak ostrazismora eta isiltasunera kondenatzen dituen gizarte baten kontraesanak agerian jarriz.

Dramagintza

Bi atsoen irudi babesgabearen eta publikoa hunkitzeko duten gaitasunaren inguruan lan egiten dugu.

Zahartzaroa komikotasuna lantzeko lehengai bikaina da, egoera absurdu, zentzugabeko eta poetikoen iturri segurua baita.

Gure protagonistak, arrotzak ingurune garratz batean, beren ihesaldi arriskutsua arrakastaz burutzen saiatzen dira, haien atzetik doazela bezala sentitzen dira, baina beren adorea gero eta handiagoa da.

Atsoak Dantzan Teaser

Atsoak Dantzan Argazki Galeria

FITXA ARTISTIKOA

Antzezleak
Leire Ucha y Miriam K. Martxante

Teknikoa
Marc Cano

Jantziak
Carmen Di Bella

Produkzioa eta Banaketa
Pikor Teatro

Egileak
A.Argudo, B.Nevado, C.Di Bella, M.Olmeda

Zuzendaria
Miguel Olmeda

Kaleko behar teknikoak

Eszenatokiaren gutxieneko neurriak
Zabalera osoa: 8 m / Sakonera: 6 m

Muntaketa: 3 ordu
Desmontatu: ordu bete

Argindarra

  • Egunez: 2000w. 220v
  • Gauez: 12 Kw. 380v

Bestelakoak

  • Guraize eskailera (3m)
  • 10 hesi
  • 100 aulki ikusleentzat
  • Aldagelak 2 pertsonentzat, komunerako sarbidearekin

Aretoko behar teknikoak

Eszenatokiaren gutxieneko neurriak
Zabalera osoa: 8 m / Sakonera: 6 m / Altuera: 3 m

Muntaketa: 4 ordu
Desmontatu: ordu bete

Bestelakoak

  • Korronte-hartunea 20Kw
  • Erregulazioa: dimmer digitalen 12 kanal (dmx)
  • Guraize eskailera (3m)
  • Areto-arduradun Teknikoa
  • Aldagelak 2 pertsonentzat, komunerako sarbidearekin

Descargas

Kontratazioa

+34 656 79 92 94
info@pikorteatro.com

To top