SINOPSIA
Nudeak, bideo eta argazki intimo konprometituak, lapurtuak, baimenik gabe publikatu eta sareetan biralizatuak. Ikasleen artean alarma eta gatazka gero eta handiagoak.
Instiko lagun bat desagertu da aztarnarik utzi gabe eta inork ez du kontatu nahi zer dakien.... Gezurrak desmuntatzen dira baina inork ez du aurrerapausorik ematen. Arrasto filtratuak.
Brotherren hariek mugituta korua beti abesti bera kantatzen: “Jota egongo naiz igual, baina niri inork ez dit sekula ezetzik esan”
Ikuskizunaren trama nagusia Sexpreading fenomenoaren inguruan egituratzen da. Nudeen eskaera esponentzialki hazten ari den praktika da, eta horrek alarma piztu du ikastetxeetan eta areagotu ditu ikasleen arteko gatazkak.
RedNUDESgure proposamenak kontsentimenduaren kulturara hurbildu nahi ditu gazteak.
Pikor Teatroren RedNUDES, 14 eta 17 urte bitarteko publikoari zuzendutako areto ikuskizuna da.

- Generoa: Gazteentzako teatroa
- |
- Publikoa: Gaztea-Heldua
- |
- Formatua: Aretoa
- |
- Hizkuntzak: Gaztelania edo Euskara
- |
- Iraupena: 65 minutu
AURKEZPENA
Antzerkia baliabide pedagogiko gisa erabili daiteke gazteen arteko harreman afektibo-sexualetan funtsezkoa den gai bati buruzko eztabaida pizteko ikasgeletan: kontsentimendua.
Gure proposamenak kontsentimenduaren kulturara hurbildu nahi ditu gazteak, eta ikusarazi kultura horrek —sexuarekin ez ezik— lotura zuzena duela errespetuarekin, entzutearekin, desioarekin, berdintasunezko harremanekin eta hautatzeko aukerarekin.
Eztabaida hau plazaratzen dugu mutil askok hartu duten defentsa jarrera lasaitzeko eta planteatzeko zeinen urgentea den gizonezkoek bat egitea gizonen eta emakumeen arteko berdintasun errealarekin. Konplizitatea da gakoa eta antzerkiak bidea erraztu dezake.
“Gizonen Taldea” —berezko izaera duen pertsonaia— elementu nagusia da, beste guztien gainetik, identitate maskulinoak eraikitzeko garaian; izan ere, taldeak zelatatu eta zentsuratu egiten ditu bere kideek emozioak eta harremanak maneiatzeko orduan izan ditzaketen desbideratze guztiak. Disidentzia oro zigortuko da. Kultura matxista erreproduzitzen duten faktoreen artean gizonen arteko leialtasun aliantza da, segur aski, gainditzen zailena.
Era berean, hitz egin nahi dugu gizon talde jakin batzuk feminismoaren aurka —eta feminismoak gizartean betetzen duen rolaren aurka— bultzatzen ari diren konfrontazioaz, eta eztabaidara ekarri zenbait sektore maskulinotan (Manosfera) sortzen ari diren diskurtso eta erreakzio atzerakoiak. Fenomeno erreakzionario hori sareetan sortu da maskulinitate tradizionalaren krisiari erantzuna emateko. Sareetan benetako influencer gisa jokatzen duten tipo toxikoak dabiltza, eta mutil gazteek haiei kopiatzen dizkiete generoen arteko berdintasunean eman diren aurrerapausoen aurkako argudioak, sexu indarkeria guztiak legitimatzen dituzten diskurtsoak artikulatuz.
Halaber, zeharka bada ere, planteatu nahi dugu pornografiak baduela eragina gazteek kontsentimendua ulertzeko modu desitxuratuan eta haien arteko praktika sexual hertsatzaileen normalizazioan. Pornografiak indarkeria sexuala betikotzen duten genero estereotipoak indartzen ditu.
Ikuskizunaren trama nagusia — kontakizunaren haria — Sexpreading fenomenoaren inguruan egituratzen da: “Bideo eta argazki intimo konprometituak eta lapurtuak, kontsentimendurik gabe publikatu eta sareetan biralizatzen direnak, irudiak jasotzen dituztenak kitzikatzeko asmoarekin”. Nudeen eskaera esponentzialki hazten ari den praktika da, eta horrek alarma piztu du ikastetxeetan eta areagotu ditu ikasleen arteko gatazkak.
Ikuskizuna osatzeko, teknikari eta bitartekari ekipo batek landutako material didaktiko zabala prestatu dugu, lagungarri gerta daitekeelakoan antzezlana ikusi ondoren ikasgeletan gazteen arteko eztabaida piztu eta bideratzeko.
RedNUDES13 eta 17 urte bitarteko publikoari zuzendutako areto ikuskizuna da eta euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daiteke. Ikuskizunaren tonua eta diskurtsoa gazteei zuzenduta dago, baina jorratzen diren gaien gaurkotasunak eta tratamendu zuzenak zer pentsatua emango die ikusle helduei ere.
Egilearen Oharrak
REDNudes-en idazkera sexu-etika feminista bat eraikitzeko eta hori nerabeen artean zabaltzeko beharrezkoa dela aurrera egiten jarraitzean oinarritzen da. Konbikzio horrek helburu argia ekartzen du: testu-bide bat marraztea, gazteek beren sexu-eskubideak zein diren hausnartzeko eta zalantzan jartzeko, eskubide horiek nola errebindikatzeko eta sexualitateari buruzko erabakiak eskubide horietatik abiatuta nola antolatu erabakitzeko.
Indarkeria sexuala modu estrukturalean ainguratuta dago gure gizartean. Hori dela eta, azken urteotan mundu osoan gertatu diren aldarrikapen eta eraldaketa feministen muinaren parte da. Bertan den testua, pertsona gazteak gai honen barruan kokatzeko beharraren emaitza da, haien agentzia eta ahotsekin.
Sexu-baimenaren kontzeptuaren inguruan testu dramatiko bat artikulatzea proposatu dugu. Beharrezkoa da, sozialki, sexu-baimenaren beharra eta horri buruzko hausnarketak zabaltzea, sexu-harremanetan dinamika patriarkalak ezabatzen laguntzeko. Horretarako, garrantzitsua da soilik emakumeengan baietz edo ezetz esatearen erantzukizuna ez jartzea. Aginduzkoa da oso, benetazko aurrerakuntza lortzeko, mutilen esku uztea ere bai bikotekideari proposatzen dutena gustatzen zaiola ziurtatzeko erantzukizuna. Emakumeek soilik baimena emateko eskubidea dutela eta erantzukizuna emakumeena bakarrik dela norabide bakarrean ezartzeak errudun sentiaraz ditzake neskak. Adibidez, sexu-jokabiderik egin nahi izan ez arren esplizituki ukatzeko gai izan ez ziren egoeretan.
Era berean, era transbertsalean planteatzen dugu pornografiak paper garrantzitsua duela gazteen sexu-harremanen pertzepzio desitxuratuan. Hori lagungarria izan daiteke sexu-baimena desitxuratuta ulertzeko eta sexu-jardunbide hertsatzaileak normalizatzeko. Pornografiak sexu-indarkeria betikotzen duten genero-estereotipoak ere areagotu ditzake.
RedNudes Teaser
FITXA ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Interpreteak:
Nerea Lizarralde, Ander Chamorro, Nagore Andrés y Josu Iriarte
Gida Didaktikoa:
Oihan Martirena (colectivo AISE)
Euskarazko Bertsioa:
Julia Marin Arteaga
Teknika:
Marc Cano
Soinuaren Diseinua:
Marc Cano
Argien Diseinua:
Javier Ulla
Jantziak:
Carmen Di Bella
Argazkiak:
Carmen Di Bella
Komunikazioa:
Mikel de Quintana
Zuzendari Laguntzaile:
Iraitz Lizarraga
Ekoizpen exekutiboa:
Miguel Olmeda, Pikor Teatro
Testuak:
Xus de la Cruz
Distribuzioa:
Pikor Teatro
Zuzendaritza:
Mikel Gómez de Segura
BEHAR TEKNIKOAK
Eszenatokiaren gutxieneko neurriak:
- Ahoaren zabalera: 8 m
- Hondoa: 5 m
- Altuera: 4 m
Kamera beltza
Gutxieneko Indar-korrontea: 20 Kw
Fokoak:
- Dimmer 24 kanaleko
- Kw 1eko 12 PC Biserekin
- 5 zkiko 12 PAR 64
- 4 PAR Led RGBW 18x8w (Konpainiak aurkezten du)
Soinua:
- 2 P.A.
- 2 Monitore
- Gutxienez 8 kanaleko soinu-mahaia
(4 jack sarrera edo jack cannon egokigailua, bi mono bidalketa osagarri, pre-fader eta L-R irteera)
Langileak:
Areto teknikaria
Bestelakoak:
- Guraize eskailera (4 m)
- Aldagelak 4 pertsonentzat, komunerako sarbidearekin
- Muntaketa: 6 ordu / Desmuntatu: Ordu bete
GUIDA DIDAKTIKOA
Antzezpenaren ondoren, ikasgeletan garatu beharreko jardueren eta eztabaiden koordinazioan irakasleak laguntzeko baliabide eta material erabilgarriak.
Sartu hemen material didaktikoa lortzeko.
Descargas
Koproduktzioa:




Rednudesi buruzko berriak
Kontratazioa
+34 656 79 92 94
info@pikorteatro.com