Sinopsia

Zahar-egoitza batetik ihes egin duten bi adineko emakume herrietako kaleetan zehar dabiltza, txundituta, alde batetik bestera, gurpildun aulki eta guzti. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabaki bat; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zaharra, badituzte oraindik betetzear dauden promesa eta ametsak eta iritsi da guzti hori burutzeko ordua.

Itxuraz makalak dira, baina joaten diren leku guztietan sortzen dute nahasmena, aske sentitzearen ondorioz euforiko daude eta bere adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte mundu guztiaren aurrean. Autonomoak izan nahi duten arren laguntasuna behar dute, publikoaren beharra daukate eta bere laguntza konplizea bilatuko dute beraien azken dantzarako.

“Atsoak Dantzan” itsasoa ikusi nahi dute eta “arriskutsuak izan daitezke” diote zahar-etxeko arduradunek hiri guztian zehar jarri dituzten kartelek.

Gure zaharrei eskainitako omenaldia da; aitona-amona zoriontsuak, ametsez beteak, beti mundua konkistatzeko prest, trufariak, bizitza trago luzeetan edaten dutenak.

Ordu beteko ikuskizuna. Egunean bi emanaldi egin daitezke.