Antzerkia baliabide pedagogiko gisa gazteen arteko harreman afektibo-sexualetan gori dagoen gai bati buruzko eztabaida pizteko ikasgeletan: gure proposamenak gazteak Baimenaren Kulturara hurbildu nahi ditu.
Gure azken ikuskizunaren, RedNudes, emanaldiak izango dira “Gidoia Aldatzea / Cambiar el Guion” izeneko kanpainaren ardatza. Kanpaina Arabako hainbat udalerritan aurkeztuko da 2025eko azaroan eta abenduan, eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei –ikastetxeetako ikasleei– zein publiko helduari zuzenduta egongo da, saio irekien bidez.
REDNUDES: BAIMENARI BURUZKO ANTZERKIA
RedNudes-en trama nagusia sexpreading fenomenoaren inguruan egituratzen da: bideo eta argazki intimo konprometituak eta lapurtuak, baimenik gabe argitaratu eta sareetan biralizatzen direnak. Nudeen bidalketa eta eskaera esponentzialki hazten ari da nerabeen artean, eta horrek alarma piztu du ikastetxeetan, gatazkak areagotuz.
Hari honetatik abiatuta, eta haria bera gure historioaren ardatz gisa erabaliz, gazteen harreman afektibo eta sexualetan baimenaren ulermena eta praktika aztertzen ditugu, pornoak haien heziketan duen eragin desitxuratzailea eta emakumeen desioarekiko mespretxua agerian utziz. Maskulinitatearen eraikuntzari buruzko begirada kritikoa ere plazaratu nahi dugu.
BAIMENA, PORNOA ETA MASKULINITATEAK
Hurbiltzen gara La Manadaren errealitatera, gizonezloen taldera — berezko izaera duen pertsonaia kolektiboa —, zeinak zelatatu eta zentsuratu egiten dituen bere kideen emozioen eta harremanen kudeaketan izan ditzaketen desbideratzeak. Disidentzia oro zigortuko da. “Fratria”, edo gizonen arteko leialtasun-aliantza, sakratua.
Garrantzitsua iruditzen zaigu ulertzea nola funtzionatzen duten sozializazio maskulinoaren mekanismoek; horrela bistaratzen baitira gizon gazteek dituzten zailtasunak emozioak eta harremanak kudeatzeko orduan, eta hortik eratorritako indarkeriak. Konplizitatea da gakoa, eta antzerkiak, again, bidea erraztu dezake.

“GIDOIA ALDATZEA” / “CAMBIAR EL GUION” KANPAINA
Gidoia Aldatzea / Cambiar el Guion izenburuarekin aurkezten dugu gure esku-hartze eszenikoa. Gazteen harremanetan hainbat gidoi daude barneratuta; desioaren gidoiak, genero-aginduek baldintzatuak; erruaren gidoiak, sexualitatea askatasunean adieraztea mugatzen dutenak; maskulinitateen gidoiak, talde-presioak ezarritakoak; pornoak inposatutako gidoiak, eta beste asko. Baina badira baimenaren gidoiak ere, harremanak errespetuan oinarrituta eraikitzen lagun dezakeena.
Orduan, zein da gidoia? Nola aldatzen dugu? Helburua gidoi alternatiboak esploratzea da, horien bidez komunikazioan, elkar-ulermenan eta tratu onan oinarritzen diren harremanak sustatzeko.
Kanpaina udalerri bakoitzean hiru jarduera bereiztutan egituratuko da:
- Irakasleentzako heziketa-saio, ikuskizunarekin lotutako material didaktikoaren inguruan.
- RedNudes ikuskizunaren emanaldia dagokion antzokian.
- Gelako eztabaidak, emanaldiaren ondorengo egunetan, tutoreek gidatuta, irakasleei emandako proposamen didaktikoei jarraituz.
DATAK ETA UDALERRIAK
Emanaldi eta udalerri parte-hartzaileen egutegia honako hau da:
- Azaroak 14. Urkabustaiz Antzokia (Izarra)
12:30h Ikastetxeak (euskaraz) / 19:00h Publiko orokorra (gaztelaniaz) - Azaroak 27. Amurrio Antzokia (Amurrio)
12:30h Ikastetxeak (euskaraz) - Azaroak 28. Amurrio Antzokia (Amurrio)
13:00h Ikastetxeak (euskaraz) / 19:00h Publiko orokorra (gaztelaniaz) - Abenduak 2. Harresi Aretoa (Agurain)
13:15h Ikastetxeak (euskaraz) / 17:30h Publiko orokorra (gaztelaniaz) - Abenduak 10. Kultur Etxea Antxokia (Kanpezu)
12:30h Ikastetxeak (euskaraz) / 17:30h Publiko orokorra (gaztelaniaz) - Abenduak 12. Auditorio Txema Blasco (Alegría-Dulantzi)
19:30h Publiko orokorra (gaztelaniaz)
LAGUNTZAILEAK
Gidoia Aldatzea / Cambiar el Guion kanpainak erakunde hauen laguntza eta babesa du:
Fundación Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundiko Kultura, Berdintasun eta Euskara Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiko Ongizate Institutu Forala, eta Urkabustaiz, Amurrio, Agurain, Kanpezu eta Alegría-Dulantziko udalak.
