pisalaraya

 

 

 

Aurkezpena

“Kronopioek gustukoen dituzten kantuak kantatzen dituztenean, hainbeste gogo berotzen da, gehienetan ez dute ezer egiten kamioilariek edota txirrindulariek harrapa ez ditzaten; leihotik erotzen dira, eta poltsikoetan dutena galtzen dute, baita egunen joana ere.”

JULIO CORTÁZAR. “Historias de cronopios y de famas”
“ZAPALDU MARRA” antzokiko ikuskizuna da, 14 eta 95 urte bitarteko ikusle gazteei zuzendua.

Drogen arazoa… Nor baino nor den gehiago, zu are gutxiago eta hori ez digute eskolan irakasten, txo! Edo bestela, laguntzatxo bat hartzearena… horixe, kafea, txorroa eta txokorra, zure aitak esaten duen bezala. Denok heltzen diogu zerbaiti… ala ez.

Skechten bidez eta modu dibertigarri batean gazteen artean ohikoak diren egoerak antzezten ditugu: droga lehenengo aldiz probatzea; lagunartearen presioa, modako drogak kontsumitzerakoan edota araua haustearen urduritasun eta beldurra. Baina beste zenbait gai ere izango ditugu hizpide: drogak errealitatearen ihesbide gisa; gazteen ohituren ezaugarri den kontsumo amorratua; nahia eta etsipena; menpetasuna; eta zergatik ez, baita droga legal eta ilegalak bereizten dituen iruzurra; aizuna, eta batez ere, gaiaren inguruko ezjakintasunak eta informazio ezak droga kontsumitzaile ororengan sortzen duen arriskua ere.

Antzezleak ere, hau da, ikuskizuneko pertsonaiak ere gazteak dira eta umorez landuko dituzte drogei, beren erabilerari eta gehiegikeriari buruz dituzten zalantzak, pasioak eta beldurrak.

Ikuskizuna komikotasunaren eta absurduaren bidez iritsiko da gazteengana. Hizkuntza zuzena erabiliko da eta denetariko pertsonaiak islatuko dira, elkarren artean ondo kontrastatuak. Modu bizian igaroko dira pasarteak, bakoitza hizkuntza dramatiko ezberdin batekin, eta objektu eszenografikoekin eta argiarekin modu berezian jokatuz; baina hori bai, lau aktoreen arteko koreografia trinkoa indartzeko balioko du guztiak.

Zapaldu marra, norbere ardura eta zentzu kritikoa drogamenpekotasunaren prebentziorako politika eraginkorretarantz bideratzea helburu duen proposamen dibertigarri eta freskoa da. Debatea mahai gainean dago.

logo2013

gobierno_vasco2

gobierno_vasco3