MATERIAL DIDAKTIKOA Jokoaut

 



 

Atzera itzuli

 

I. SARRERA

Biolentzia gaur eguneko gaia da eta gizarte eta hezkuntza maila desberdinetan jorratzeko beharrizana baloratzen da. Gida didaktiko honetan pertsona talde desberdinei fenomeno honi buruz hausnartzea, aztertzea, kritikatzea eta eztabaidatzea proposatuko zaie.
Helburua egoera biolento edo agresiboen ebazpenetan gazteen euren protagonismoa bultzatzea da. Era berean, goitik beherako garapena sustatzen dituzten gaitasun eta trebetasunak garatzea bilatzen da. Honetarako kontuan izan behar da: euren gizarte- eta emozio-mundua, adimena, gorputzarekiko bizipena bera eta euren identitatea.
Eremu ludiko eta artistikoan, egunerokotasunera eta gazteen bizitzeko esperientziara hurbilduko gara. “Erasotzaile-erasotu” dikotomiak sortzen dituen harreman biolentoak aztertuz eta aintzat hartuz, balio sistema berri bat sortuko dugu.
Honek, elkarbizitza, norbere autonomia eta dibertsitatean elkartzea errazten du.
Material hau “JOKOAUT!” antzerki-lana lagunduko duen ezinbesteko baliabide didaktikoa da.
Hiru lan arlo nagusi ditu: bizikidetza gizartean, gazteen arteko bizikidetza eta emakumeenganako tratu onak. Eremu horiek haurtzaroaren ondoren, nerabezaroan indar handiz azaleratzen diren arloak dira.
Gida honen bidez eremu horien garapen osorako beharrezkoak diren zeharkako ardatzak sakonduko dira: autoestimua, asertibitatea, gatazken konponketa, begirunea, dibertsitatea eta enpatia.
Ikus daitekeenez, barneratu eta trebeziaz erabiliz gero, bizitzan zehar egoera guztietarako balioko duten balioak, trebetasunak eta tresnak dira.
Gidaren egiturak alde teoriko eta jarduera praktikoak ditu. Alde teorikoak biolentzia, biolentzia motak, harreman biolentoen ondorioak eta giro biolentotik ateratzeko aukerak ikasten lagundu nahi du. Horrez gainera, proposatzen dugun balio sistema berriarekin lotutako edukiak aurreratzen dira. Horrekin batera, teoria guztia sakontzeko ariketak egingo dira.

Helburuak:

- Eguneroko biolentzia egoerak aztertzea.
- Biolentzia adierazpen desberdinak identifikatzen jakitea.
- Harreman biolentoei irtenbideak bilatzea.
- Bizikidetza indartzen duten balio, trebetasun eta tresnak erabiltzen ikastea.

II. NOLA ERABILI GIDA DIDAKTIKOA

Aipatu denez, “JOKOAUT!” gida antzerki-laneko laguntza didaktikoa da.
Lana gaurko gazteek antzezten dute. Erraza da beraien lekuan jartzea; batez ere duten harremantzeko era, estetika, hizkerarengatik,….
Proposatuko dugun metodologia taldea irakaste-ikaste prozesuaren protagonista bezala onartzean oinarritzen da. Banakotasunetik abiatuta taldeka ikastean datza baina bizipenak, pentsamenduak eta emozioak partekatuz. Gidarekin praktikatzeko topaketarako, gogoz entzuteko, laguntzeko, emateko, eta batik bat, ondo pasatzeko aldez aurretiko jarrera eduki behar dugu. Jarrerak aldatu nahi ditugu eta onena zera da: gure umore begirunetsutik eta entretenimendutik abiatzea gure barrena eta inguruan duguna begiratzeko (familia, lagunak, ikaskideak, gure mundua, eta abar).

Orientazio teorikoekin bat datozen ariketa praktikoak proposatuko ditugu.
Hauek antzerki-lana ikusi ondoren egingo dira. Halere, lana ikusi aurretik, parte hartu behar duten pertsonak maila intelektual eta emoziozkoan prestatu behar ditugu. Gai, kontu eta erabili behar dugun metodologian sartu behar ditugu. Horretarako, ikuskizuna ikusi aurreko ariketa planteatuko da. Behin amaituta, “JOKOAUT!” lanaz gozatuko dugu.
Antzerki aretotik sentsazio desberdinekin aterako gara, ikusle bakoitzak berak sentitutakoak. Parte hartzaile bakoitzak poza, angustia, tristura, antsietatea, solidaritatea, atsegina, poztasuna … biziko du, norbere bizipenaren arabera. Gida osatzen duten jarduerei ekin orduko prozesu hori kontuan izan beharko da. Hori dela eta, pasarteak, zer adierazi digun, nola bizi dugun, zer ekarri digun burura,… komentatzeko klaseko saio bat erabiltzea interesgarria da. Pausu hori garrantzitsua da, emoziozko tarte bat utzita (ahaztu gabe emozioak beti gurekin izango direla) kontu horiez guztiez hausnartu ahal izateko.

Nola erabili gida didaktikoa

- Talderako jarduerak programatu aurretik, gida irakurtzea.
- “Aurreko ariketa” egitea proposatzea.
- “JOKOAUT!” lana ikustera joatea eta gozatzea ikuskizunaz.
- Sentsazioak eta emozioak komentatzeko saioa.
- Gidako jarduerak lantzeko saioak.

Atzera itzuli