Sinopsia

“S@REbegian” ikuskizunarekin gazteek pantailekin (telebista, Internet-a, bideojokoak eta telefono mugikorrak) daukaten harreman biziaren inguruko eztabaida ireki nahi da ikasgeletan. Piztuta dagoen pantaila batek eragiten dituen itsualdi eta lilura izango dira narrazioaren eta ikuslearekiko konplizitatearen ardatza.

Gai hauetan jardungo gara batez ere: bideojokoak jokabide bortitz eta intoleranteen eskola bezala, gazte askoren artean errealitatea eta birtualitatearen arteko benetako nahasketa eragiten dutenak; ziberjazarpenaren fenomenoa edo gazte batzuk beraien blog pertsonalean bisita gehien lortzeko daukaten obsesio edo konpetibitatea, Sarera igotzen dituzten datu pertsonalen kontrola galtzeraino. “Pantailen” unibertso hau eraikitzeko eszenaratzeak aktoreen lana, gazteek egunero erabiltzen dituzten ikus-entzunezko teknikarik berrienekin konbinatzen du. “S@REbegian” ikuskizunarekin antzerkia hausnarketa dibertigarri eta sormenezkoa eragiteko baliabide bezala aurkezten dugu: gazteen artean “pantailen” kontsumoaren arrisku eta dohainen inguruko hausnarketa, eta XXI. mendean inork guri galdegu gabe eta pantaila amaigabeen bitartez gure bizitza pribatuan sartzen diren edukinak hautatzeko norbanakoaren autonomiaren garrantziaren inguruko hausnarketa.

Ikuskizuna teknikari adituek egindako material didaktiko eta ikus-entzunezko zabalarekin osatuta dago, antzerkia ikusi ondoren ikasgeletan eztabaida bideratzeko.

Nor dago pantailaren beste aldean?… Telefono mugikorrarekin egindako dei bat, txartelarekin egindako ordainketa, interneten egiten den klikada bakoitza… guk egindako pausu bakoitza datu base erraldoietan erregistratuta geratzen da. Informazio guzti horrek, batuta, gure desiorik aitorrezinena ere errebelatuko du.

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin egindakoa.