qtmeto

 

 

Sinopsia

“Eta haurrek oihukatzen zuten: Belarrihandi! Dumbo!… Hasi hegaldatzen!
Juul-ek urrutiraino hegan egin nahi luke, inoiz ez itzultzeko. Bi tirakada amorratu indartsuz belarriak erauzi zituen Juul-ek”
(“Juul”. G de Mayer / K. Vanmechelen)

“JoKoaut! muntaiarekin bete-betean sartzen gara eskolako erasoen gaiari buruzko eztabaidan, baina baita gizarte harremanetan edonon agertzen den bortizkeria orokorraren gaian ere. Izan ere, gizarte bortitzean bizi gara, historia bortitza izan duen eta aurrerabidea bortizki baino ulertzen ez duen gizartean.
Ikuskizun honetan helduen munduaren bortizkeriari buruz hitz egingo dugu, gazteek nola ulertzen duten aztertuz; komunikabideek transmititzen duten bortizkeriari buruz ere jardungo dugu, gazteek hura nola harrigarriro irensten duten ikusteaz batera; eta objektu eta animalien kontrako bortizkeriaren eta irainen ankerkeriaren inguruan ere arituko gara.
Biktimen bakardadeari buruz gogoeta egingo dugu, eta jazarpen ekintza ororen inguruan ezartzen den isiltasunari buruz, lekukoek, ia beti, nahiago baitute isiltzea.

“JoKoaut! ekoizpena hezkuntza-teknikariek landutako material didaktikoak osatzen du. Material honek muntaia ikusi ondorengo eztabaida bideratzeko estrategiak eskaintzen ditu. Ikuskizuna 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aproposa da, eta euskaraz zein gaztelaniaz antzez daiteke.