qtmeto

 

 

Aurkezpena

2001.eko urtarrilaren 14an Pikor Antzerki Taldeak 13 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehen antzezlana estreinatu zuen Agurainen (Araba): “Tacto con Tacto”/ “Ikutuz Ikutu”. Ikuskizun hau Arabako HIESaren Aurkako Batzordearen enkarguz sortzen da, Arabako Vital Kutxak diruz lagundurik, eta lurraldeko institutuetako ikasleen artean eztabaida eta informazio kanpaina baten ardatz izateko asmoarekin. Antzezlana 2003ko abendura arte Euskadi eta Espainiar Estatuko udalerri ugaritan taularatu zen.

Gazteen artean izan zuen harrera onarekin pozik, eta prebentzio arloko teknikari askoren eskakizunez animatuta, “Pisa la Raya”/ “Zapaldu Marra” muntatu genuen eta 2003ko urrian estreinatu: 14 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikuskizuna.

“Zapaldu marra” drogei buruzko antzezlana da, drogek –batzuk zein besteek- dakartzaten arazoen ingurukoa. Era dibertigarrian eta sketch ezberdinen bidez gazteen artean ohikoak diren egoerak antzezten ditugu: “droga” bat probatzen den lehen aldia; taldearen presioa, modan dauden drogen kontsumoaren inguruan; arauak hausteak dakarren urduritasun eta beldurra. Guzti honetan sakontzen dugu: drogak errealitatetik ihes egiteko bide bezala, gazte ohituretan ematen den kontsumo amorratua…

Ikuskizuna Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Aragoi, Teatralia (Madrileko Erkidegoa) eta Euskadiko zirkuituetan aurkeztu da beste programazio batzuen artean, eta Antzezte-Arteen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Drogazaletasun gaietarako Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzak subentzionatuta dago.

“Zapaldu Marra” antzezlanarekin ikusle gazteen berotasunaz gain -gure istorioetan beren burua argi eta garbi islatuta ikusi dute- guraso, irakasle eta teknikarien onarpena ere lortu dugu, eta hauek hirugarren ikuskizun bat egitera animatu gaituzte: “JOKOAUT”, 13 eta 18 urte bitarteko gazteei, nerabezaroko hormona eta emozioen nahaste-borrastearekin ‘borrokan’ ari direnei zuzenduta.

“JOKOAUT” antzezlanarekin gazteen arteko indarkeriaren gehitze ikaragarriaren arazoari heltzen diogu, eta eskola jazarpena edo “bullying”-a aztertzen dugu bereziki, gure inguruan gorantz doan fenomenoa baita komunikabideen arabera. Ikuskizun honekin bizi garen gizarte bortitzaren inguruko eztabaida proposatzen dugu gazteen artean, elkarrekin elkartasun eta tolerantzia gehiagoz bizitzeko aukera interesgarria planteatuz.

“JOKOAUT” antzezlanarekin gazteen eta hauei arriskuak eragiten dien erakarpen irrazionalaren inguruko ikuskizunen trilogia osatzen dugu. Tresna pedagogiko eraginkor bihurtu diren ikuskizunak dira, gazteekin eta beraien errealitatearekin zuzenean konektatzea ahalbideratu dutelako, eta beraiekin gai tabuetaz edo guraso eta irakasleei zail egiten zaizkien gaietaz eztabaida irekitzea ahalbideratu dutelako

logo2013

gobierno_vasco2

gobierno_vasco3