pisalaraya

 

 

 

“Kronopioek gustukoen dituzten kantuak kantatzen dituztenean, hainbeste berotzen dira ezen sarritan ez dute ezer egiten kamioilariek edota txirrindulariek harrapa ez ditzaten, leihotik erortzen dira eta poltsikoetan daramatena galtzen dute, baita egunen joana ere.”

JULIO CORTÁZAR. “Historias de cronopios y de famas”

“ZAPALDU MARRA” areto ikuskizuna da, 14 eta 21 urte bitarteko ikusle gazteei zuzendua.

Sketch ezberdinen bidez eta modu dibertigarri batean gazteen artean ohikoak diren egoerak antzezten ditugu: droga lehenengo aldiz probatzea; lagunartearen presioa modako drogak kontsumitzerakoan edota araua haustearen urduritasun eta beldurra. Baina beste zenbait gai ere izango ditugu hizpide: drogak errealitatearen ihesbide gisa; gazteen ohituren ezaugarri den kontsumo amorratua; nahia eta etsipena; menpetasuna; eta baita droga legal eta ilegalak bereizten dituen iruzurra; aizuna, eta batez ere, gaiaren inguruko ezjakintasunak eta informazio ezak droga kontsumitzaile ororengan sortzen duen arriskua ere.

Ikuskizuneko pertsonaiak ere gazteak dira eta umorez landuko dituzte drogei, beren erabilerari eta gehiegikeriari buruz dituzten zalantzak, pasioak eta beldurrak.

Ikuskizuna komikotasunaren eta absurduaren bidez iritsiko da gazteengana. Hizkuntza zuzena erabiliko da eta denetariko pertsonaiak islatuko dira, elkarren artean ondo kontrastatuak. Modu bizian igaroko dira pasarteak, bakoitza hizkuntza dramatiko ezberdinean, objektu eszenografikoekin eta argiarekin modu berezian jokatuz; eta guztiak lau aktoreen arteko koreografia trinkoa indartzeko balioko du.

Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Teatralia (Madrileko Erkidegoa) eta Euskadiko zirkuitoetan programatu da, eta Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasunerako Zuzendaritzak, eta Musika eta Arte Eszenikoen Institutu Nazionalak diruz lagundu dute.

Ikuskizuna Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko prebentzio teknikariek egindako material didaktikoarekin eskaintzen dugu, antzezlana ikusi ondoren ikasgeletan edo elkarteetan gaia lantzen jarraitzeko.

“ZAPALDU MARRA”, norbere ardura eta zentzu kritikoa drogamenpekotasunaren prebentziorako politika eraginkorretarantz bideratzea helburu duen proposamen dibertigarri eta freskoa da. Eztabaida mahai gainean dago.

logo2013

gobierno_vasco2

gobierno_vasco3