Aurkezpena

13 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, baina lantzen duen gaiagatik eta tonu zuzen eta ausarta erabiltzen duenez ziur gaude ikuskizuna publiko helduari ere interesatuko zaiola.

Formatu ertaineko areto ikuskizuna da; bertan hiru aktorek egiten dute lan eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (Internet, telefono mugikorrak, bideojokoak, e.a.) inguruko hausnarketa eragin nahi da, batez ere gaiok aztertzen direlarik: horiei dagokienez gizarte modernoetan eta gazteek garatzen diharduten ohiturak, harreman eta jendetasun era berriak, Sarearen erabilera gehiegizko edo desegokiak eragiten dituen jokabide gatazkatsuak, gazte eta helduen belaunaldien artean aldeak areagotzea, informazio eta komunikazio teknologia berriak publizitate eta merkataritza marka handien estrategian, kontsumo itsu eta arduragabea gazteen … eta helduen artean, e.a.

“S@REbegian” irakasleentzat lagungarri izango den material didaktikoarekin osatuta dator; teknikari adituek egindako materiala da eta antzezlana ikusi ondoren ikasgeletan eztabaida bideratzeko balioko du.

Errenterian estreinatu genuen 2010eko urtarrilaren 15ean gaztelaniaz eta otsailaren 12an euskeraz, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntzarekin egindako produkzioa da.
Gaia: Pantailak.

Informazio eta komunikazio teknologia berriak pantailen tankeran agertzen zaizkie erabiltzaileei. Pantaila berri horiek gazteen eguneroko bizitzaren zati dira dagoeneko, eta astiro-astiro gizarte osora hedatzen ari dira, etengabe, komunikazio eta entretenimendu era berriak sortuz. Ukaezina da pantaila hauen nonahikotasunak gazteen gizarteratze eta prestakuntzan daukan garrantzia. Hala ere hezitzaileek, guraso eta hiritar helduek gutxi dakite pantaila hauen erabilera egokiak eskaini ditzakeen aukera handiei buruz, eta gutxi dakite baita ere okerreko erabilerak edo marka eta enpresek bidaltzen dituzten mezuek eraginkortasun gehiago lortze aldera erabiltzen dituzten teknikek eragin ditzaketen arriskuei buruz.

Ahalegin honetan, jarrera “apokaliptikoak” alde batera utzi eta hurrengo ideia hartuko dugu abiapuntutzat: komunikazio teknologia berriak berez ez direla ez onak ez txarrak, eta bai igorleak bai hartzaileak egiten duten erabileran dagoela gakoa.

Internetek, telefono mugikorrek eta bideojokoek komunikazio-bide, aisi-ohitura eta kontsumitzeko era berriak aurkezten dituzte. Bide hauek egunero darabilzkigun arren ez ditugu ondo ezagutzen. Eta guk baino lehenago gazteek ikasten dute beraien erabilera, teknologia berri hauekin aurrez aurre jarriz, esperientzia gutxirekin eta batzutan beraien burua arriskuan jarriz. Guzti honek sortu ditu dagoeneko arazo batzuk: adikzioak, delituak, erabiltzaile batzuren disfuntzio sozialak eta talde (merkataritza taldeak eta beste mota batzuetakoak) batzuren komunikazio bidalketa intentzional estaliak, formatu berrian, jasotzaileentzat inozo eta erakargarriak diruditenak.

Gazteentzat egindako antzerkia

“Pantailen” unibertso hau eraikitzeko eszenaratzeak aktoreen lana, gazteek egunero erabiltzen dituzten ikus-entzunezko teknikarik berrienekin konbinatzen du. Piztuta dagoen pantaila batek eragiten duen itsualdia eta lilura izango dira narrazioaren eta ikuslearekiko konplizitatearen ardatza.

Publiko gazteak ez du jasaten publiko helduarengandik ezberdin tratatua izatea, aspertuta daude beraiengana jotzen dugun bakoitzean era didaktiko edo moralistan egiten dugulako. Bestalde publiko gaztea zailagoa da, exijenteagoak direlako, biziagoak, ez dira helduak bezain razionalak, bihotza eta tripak ukitu behar zaizkie. Eta hori ez da erraza, gazteak ez garenez sarritan ez daukagulako beraien desio, kezka, amets eta errezeloen informazio onik.

Erabakigarria da tonuaren aukeraketa, hizkuntzarena, gazteek praktikatzen duten umore-senarena, zeren eta jakin badakigu –nahiz eta begibistakoa izan- zein garrantzia duen gazteek eszenatokian gertatzen denarekin identifikatuta sentitzea, ezinbestekoa da, horrela bakarrik lortuko dugu beraiek arreta mantentzea. Testuek gazteen eguneroko egoerak jaso beharko dituzte, baina begi-bistakoa saihestuz, kutsu morala izan ez dezaten, gazteek alergia diotelako helduen mundutik iristen zaien edozein planteamendu moralari.
Trataera Dramaturgikoa.

Eszenak ikuspuntu ezberdinetatik eta antzerki-hizkuntza kontrastatuen bidez landuko ditugu. Gai hauetan jardungo gara batez ere:

- Bideojoko batzuk jokabide bortitz eta intoleranteen eskola bezala, gazte askoren artean errealitatea eta birtualitatearen arteko benetako nahasketa eragiten dutenak.
– Gazte batzuk beraien blog pertsonalean bisita gehien lortzeko daukaten obsesio eta konpetibitatea; ondorioz batzutan Sarean datuak jartzerakoan ez dute behar den besteko zuhurtzia izaten eta azkenean informazio hori euren kontra bueltatu daiteke.
– Pantailen “alde ilunaren” inguruan hausnartuko dugu, “nor dago pantailaren beste aldean?”… Beti dago norbait, sarritan gureak ez diren interesak dituena; interes komertzialak, sexualak edo kontrolezkoak. Beste aldetik datozten mezuak askotan ez dira kaltegabekoak, beraz intentzioak eta mezuen eta informazioaren kalitatea aztertu eta bereizteko gai den espiritu kritikoa garatu behar dugu.

- Gure hirietan gero eta ohikoagoak diren segurtasun kamarei buruz eta beraien erabilerari –kontrol sozialerako eta gurasoen kontrolerako erabilera- buruz hitz egingo dugu. Honen harira guraso eta seme-alaben belaunaldien artean aldeak areagotzearen eztabaida sartuko dugu.
Eztabaidagai jarri nahi ditugun ikuspuntuak osatzeko pertsonaia bezala pantailetara bereziki kateatuta dauden hiru gazte aukeratu ditugu. Hau ez da gazte gehienak horrelakoak direla uste dugulako, eztabaida irekitzeko orduan joku gehiago ematen digutelako baizik. Egoerak muturrera eramaten baditugu antzerki-jokoa indartuta ateratzen da. Pantailetara “kateatzeko” hiru era ordezkatzen duten hiru pertsonaia aukeratu ditugu:

• Sareko jolasetara eskegita dagoen neska bat, errealitate pertsonala eta birtuala –jolasean bizi duena- nahasteraino, bere errealitatearekiko interesa galduz. Jolasetik eliminatzen dutenean zorigaiztoko sentitzen da eta bizitza normala eramateko interes eta motibazio guztia galtzen du. Game Over.

• Mutiletako bat ez da gai bere nortasuna eta irudia onartzeko eta txateatzerakoan profil faltsuekin agertzen du bere burua. Emakume papera hartzea atsegin du eta neskekin txateatzea benetako neska bat balitz bezala. Gurasoek etxean bera zelatatzeko kamarak jarri dituztela somatzen du. Ilargi Zurbil da.

• Azkena bakartia eta asoziala, besteekin dituen harremanak Sarera mugatzen dira. Sexu txatetara kateatuta dago. Gutxietsia sentitzen da bere ustez mundu guztia bere aurka dagoelako, baina Sarean erregea da eta ez dauka arazorik, eta berak jasotzen duen mespretxua bueltatu dezake biktima izateari utzi eta jazartzaile birtual bihurtuz.

Amaitzeko, “S@REbegian” antzezlana gazteek pantailekin (telebista, interneta, bideojokoak eta telefono mugikorrak) daukaten harreman koloretsu eta bizia islatzen saiatzen da. Guzti hau gurea bezalako lehen munduko herrialde baten, non pantaila gazteen gizarteratzearen erdigunea bihurtu den, beraiek komunikatzeko eta informazioa lortzeko erabiltzen dituzten bideen erdigune.

“S@REbegian” ikuskizunarekin “pantailen” kontsumoaren arrisku eta dohainen inguruko hausnarketa dibertigarri eta sormenezkoa eragitea nahi dugu gazteen artean, eta erabilera egokiak harreman zuzena dauka XXI. mendean inork guri galdegu gabe eta pantaila amaigabeen bitartez gure bizitza pribatuan sartzen diren edukinak hautatzeko norbanakoaren autonomiarekin.